Urnieta Quel Abogados taldeak garaipenarekin hasi du bigarren itzulia

Aiurri 2023ko ots. 6a, 10:13
Amaia Mellado, Urnieta Quel Abogados taldeko jokalaria.

Garaipen garrantzitsua eskuratu zuen emakumezkoen senior taldeak, asteburuan, Donostiako taldeari irabazita (18-26). 

Hasiera ona eman dio Urnieta Quel Abogados taldeak Ligako bigarren itzuliari Egia taldearen aurkako partida irabazita (18-26). Hasiera batean, Donostiako taldea aurreratu zen markagailuan, baina, hurrengo 15 minutuetan, zazpi goleko partziala lortu zuten. Markagailua irauli eta norgehiagoka urnietarren aldeko partida bilakatu zen. Gorrien nagusitasuna nabarmena izan zen norgehiagokaren amaierara arte. 

Urnieta Artola Harategia senior eta Urnieta Guria Jatetxea jubenil mailako taldeek atseden eguna izan zuten. Hala ere, entrenatzen jarraitzen dute; seniorrek mailari eusteko lehiatu beharko dute eta jubenilek sailkapenean gora egiteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!