Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da Urnietan, otsailaren 11n

Aiurri 2023ko ots. 6a, 12:37

Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da, otsailaren 11n, 16:30ean, Arima Padel Elkartean.

Gipuzkoako kanporaketa jokatzeko sailkatuko dira bikote onenak. 4 eta 10 bikote bitartean, bikote bakarra sailkatuko da Gipuzkoako kanporaketara Urnieta herriaren izenean. 11 eta 18 bikote bitartera aldiz, bi bikote sailkatuko dira.

Izena ematen duen bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Izena emateko ondorengo aukerak egongo dira eskuragarri:

  • On Bizi-ren lokalean

  • urnietaonbizi@gmail emailera idatziz

  • 644 177 697 telefono zenbakira deitu edo idatzi

  • Egunean bertan apuntatzeko aukera egongo da

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!