XXIX. Antia literatur lehiaketan parte hartzeko aukera egongo da martxoaren 17ra bitarte

Aiurri 2023ko ots. 7a, 11:42

Euskara sailak On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketa antolatu du. Dagoeneko irekita dago lanak aurkezteko epea eta martxoaren 17ra arte egongo da zabalik.

Hiru kategoria desberdin egongo dira aurten: haurrena, gazteena eta helduena. Lanen aurkezpenari dagokionez, aurrez aurre jasoko dira edota, bestela, posta arruntez igorriko dira ondoko helbide honetara: Lekaio kultur etxea, San Juan plaza z/g 20130 Urnieta (Gipuzkoa).

Haurren maila: 12 urtetik beherakoak, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Lanen luzera 2-4 orrikoa izango da.

Sariak

  1. Saria: Tablet bat

  2. Saria: Ebook bat

  3. Saria: Ebook bat

Gazteen maila: 12-16 urte bitartekoak, herritarrak edo herriko ikastetxe bateko ikasleak. Lanen luzera 3-8 orrikoa izango da.

Sariak

  1. Saria: 500 euro

  2. Saria: 300 euro

  3. Saria: 150 euro

Helduen maila: herriko nahiz kanpoko idazle helduak. Lanen luzera 8-20 orrikoa izango da.

Sariak

  1. Saria: 1.800 euro

  2. Saria: 1.000 euro

Oinarriak

  • Kategoria guztietan ipuinak euskaraz idatziak izan beharko dira, beste lehiaketaren batean saririk jaso ez dutenak eta argitara eman gabeak.

  • Ipuinen gaia librea izango da.

  • Lehiakide bakoitzak gehienez lan bat aurkez dezake.

  • Ipuinek izenburu bana izan beharko dute, eta goiburua erabili ahal izango da.

  • Lanak mekanografiatuak aurkeztu behar dira, DIN A-4 neurriko orrietan, alde batetik bakarrik idatzita eta lerro artean tarte bikoitza utziz. Hiru kopia aurkeztuko dira, egilearen arrastorik gabe eta gutunazal itxi batean sartuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!