Nerea Mendizabalek "seme-alaben estimua elikatzen" hitzaldia emango du martxoaren 2an

Aiurri 2023ko ots. 7a, 11:55

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak “Treba gurasoak” prestakuntza ekimena jarri zuen martxan aurreko ikasturtean gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatzeko. Horiek horrela, martxoaren 2an, Kiroldegian, hitzaldia emango du Nerea Mendizabalek “seme-alaben autoestimua elikatzen” izenpean.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak “Treba gurasoak” prestakuntza ekimena jarri zuen martxan aurreko ikasturtean gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko. 

Horietako lehenaren izenburua “seme-alaben autoestimua elikatzen” izango da eta Nerea Mendizabalek emango du. Autoestimuak bizitzako alor desberdinetan eragiten eragiteko modua aztertzea izango du xede. Hau da, "nola ikusten dut seme alaba?", "nola deskubritzen dut nor den bere jokabide edo emaitzekin baldintzatu gabe?" edota "nola lagundu diezaioket bere buruan konfiatzen?"

Izena ematea otsailaren 15 eta 22 bitarte

Hitzaldia martxoaren 2an emango da, 17:30ean, kiroldegiko boxetako gela balioanitzean, eta bertan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute otsailaren 15 eta 22 bitartean. Horretarako 3 aukera egongo dira:

    • Presentzialki: Gaztelekua, Bertan eta Gazte Informazio Puntua
    • Telefonoa: 943008033
    • Posta: gazteinformazioa@urnieta.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!