Hitzaldi informatiboa emango du ENBAk, PAC berriari buruz

Aiurri 2023ko ots. 8a, 12:34

Hitzaldi-sorta antolatu du ENBAk hainbat herritan, baita Urnietan ere. Hilaren 14an izango da hitzordua: 2023ko lehen egunean sartu zen indarrean PAC-NPB berria (2027 bitarte iraungo du), eta martxoan zabalduko da eskabideak aurkezteko sasoia. Horren gaineko xehetasunak argitzea izango du helburu solasaldiak. 

Asteartean, goizeko 11:00tan elkartuko da ENBA herritarrekin, Lekaio kultur etxean. Librea da parte-hartzea, baina, aurretik eman beharko dute izena hitzaldira joateko interesa dutenek: 943650123 zenbakira deituta edo gipuzkoa@enba.eus helbide elektronikora idatzita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!