Finalaren aurreko entsegu orokorra

Aiurri 2023ko ots. 10a, 09:05

Kutxabank Masters txapelketako ligaxkaren hirugarren partida jokatuko da, larunbat honetan. Eta finala, datorren otsailaren 18an. Protagonistak berberak dira bi partidatan: Txapelketa berrestu nahi duen Barrenetxea eta lehena eskuratu nahi duen Ansa.

Ezkurra IIk Kutxabank Master txapelketako ligaxkaren lehen bi partidak galdu ditu Barrenetxea eta Ansaren aurka, eta honezkero finaletik kanpo geratu da. Ligaxkako hirugarren partida Barrenetxea eta Ansa faboritoen artekoa izango da, eta asteburu honetako partida sailkapena erabakitzea besterik ez da geratuko. Biak, emaitzak emaitza, otsailaren 18ko finalean baitira.

Iazko finala errepikatuko da, beraz. Orduko hartan Barrenetxea nagusitu zen eta oraingoan ere bere nagusitasuna erakutsi nahiko du. Baina Ansa ate joka dator eta berandu baino lehen txapela eskuratuko du. Beharbada, datorren otsailaren 18an.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!