Urnietako AEK Euskaltegiak, datorren ostegunean, hilak 16, mintzalagunekin "mintzomerienda" egingo du. Astean behin euskara praktikatzeko geratzen dira hainbat herritar taldeka, eta elkar ezagutzeko geldialdia izango dute bertan, baita esperientziak elkarbanatzeko ere. Hitzordua 17:00etan izango da Biak kafetegian.