Ligaxkako azken partida, finalaren entsegu orokor bilakatuta

Aiurri 2023ko ots. 13a, 09:38

Kutxabank Masters Serien txapelketan hiru ziren, eta Ezkurra kanpoan utzita orain bakarrik daude bi: Barrenetxea IV eta Ansa. Bakarra geratuko da. Larunbat honetan jokatuko da finala.

Ligaxkako azken partidan eta finalean, bi asteburutan jarraian, protagonistak berdinak dira: Barrenetxea IV eta Ansa.

Ligaxkan Ansa izan da nagusia, baina horrek baliorik badu? Benetan balio duena txapela janztea da eta asteburu honetan Ansak lor dezake hori. Edo ez.

Ligaxkako azken partidan, Ansa-Barrenetxea IV (30-24)

Ikusle asko gerturatu zen eta protagonistek zaleen gogoko erakustaldia eskaini zuten. Piloteo onak izan. Barrenetxeak hobeto ekin zion hasieran, baina ondoren Ansa gailentzen hasi zen. Akats gutxi izan zen, oro har. Urnietakoak konfiantza handia erakutsi zuen eta sakearekin hernaniarraren portzentaiak berdindu zituen.

Oso final irekia dugu aurretik.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!