Pasa den asteburuan Urnietako Quel Abogados taldeko seniorrek Tolosa Eskubaloia taldea garaitu zuten, igande goizean, Tolosako Usabal kiroldegian jokatu zuten partidan (21-16). Hasierako minutuetan talde tolosarra izan zen markagailuan aurre hartu zuena, baina minutuak aurrera egin ahala talde urnietarra abantaila hartzen hasi zen, partidaren amaierara arte mantentzea lortu zuena. Horiek horrela, UKEkoek sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzen dute, Orio bigarren sailkatuarengandik, puntu bakarrera.
Artola Harategia Urnietako seniorrek porrot egin zuen denboraldiko behin behineko fasearen estreinaldian; Euskal Ligako jaitsiera multzoko lehen partidan 20-29 galdu zuten Fagor Professional Aloña Mendiren aurka. Oñatiko taldea aurretik izan zen partida osoan, nahiz eta lehen zatiaren amaieran urnietarrek gol bakarrera hurbiltzea lortu zuten (12-13).