Lizardi kaleko etxebizitza tasatu bat salduko da zozketa bidez

Aiurri 2023ko ots. 13a, 11:09

Etxe tasatu bat zozkatuko da aurki: Lizardi kaleko 13. portaleko beheko solairua. Parte-hartzaileek Etxebiden izena emanda egon beharko dute horretarako eta otsailaren 24ra arte izango dute herritarrek izena-emateko aukera. 

Lehen, lokal bat zen espazioa etxebizitza bihurtu zuen jabeak, eta, udal ordenantzei jarraiki, tasatu izaera hartu zuen. Orain, ordenantza horietan zehazturiko prozedura jarraitu behar du ondorengo ezaugarriak dituen etxebizitza saldu ahal izateko:

  • Araubide Bereziko Udal Etxebizitza tasatua. Hiri-finka, Lizardi Kalea, 13 Bj. A atean Urnietako Udalerrian.
  • Gutxi gorabeherako azalera: 82,03 m2.
  • Sartzeko araubidea: jabetzan.
  • Salneurria: 155.000 €

Etxebizitza hori jabetzan eskuratzeko interesa dutenek zenbait betekizun bete beharko dituzte:

  • Bizikidetza unitateko kide guztiek bete beharko dute aurreko bi urteetan beste etxebizitzarik ez izatearen baldintza, ez jabetzan ez bizi arteko gozamen eskubide errealaren bidez.
  • Bizikidetza unitateko kideetako batek, gutxienez, azken 5 urteetan etenik gabe Urnietan erroldatuta egon behar du 2023ko otsailaren 2tik atzeraka, edota 10 urtetan etenak izanik ere, beti ere data horretan erroldatuta baldin bazegoen.
  • Bizikidetza unitateko kideetako batek Urnietako udalerrian kokaturiko enpresaren batean etenik gabe azken 5 urteetan lanean ari bada. Baldintza hau Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak emaniko lan-aldien txostena aurkeztuz zurituko da.

Bestalde, araubide bereziko udal-etxebizitza tasatuen betekizun espezifikoak ere bete beharko dituzte.

  • Erregimen bereziko udal etxebizitza tasatuen onuradunen gehieneko diru sarrera haztatuak ezin dira 50.700 € baino handiagoak izan.
  • Erregimen bereziko udal etxebizitza tasatuen onuradunen gutxieneko diru sarrera haztatuak ezin dira 25.000 € baino txikiagoak izan.

Kalkulu horiek egiterako orduan 2021 urteko diru-sarrerak hartuko dira kontutan.

Izen-ematea

  • BERTAN herritarren arretarako bulegoan: astelehenetik ostiralera 7:30etik
    14:30era.
  •  www.urnieta.eus egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez.

Aurkeztutako inskripzioak ikusita, zerrenda bat egingo da jabetza hori eskuratzeko interesa agertu duten eskatzaileekin. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da ondoren, udaletxeko iragarki taulan eta www.urnieta.eus webgunean. Alegazioak aurkezteko epea amaitu eta bere kasuan horiek ebatzi ondoren, behin betiko zerrenda argitaratuko da, eta, azkenik, notarioaren aurrean egin beharreko zozketaren data jarriko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!