"Zaintza eta garbiketa sektoreko emakume langileak" erakusketa Lekaion, eskualdeko Itaiaren eskutik

Aiurri 2023ko ots. 14a, 12:28
Itaiaren mintegia, Lekaion.

Zaintza eta garbiketa sektorea abiapuntu, erakusketa bat egingo du eskualdeko Itaia Emakume Antolakunde sozialistak. Hilaren 22tik 24ra bitarte egongo da ikusgai herriko Lekaio kultur etxean eta "hausnarketarako abagune" izatea nahi du talde eragileak. 

Hala, azken egunean, amaiera ekitaldia izango da arratsaldeko 18:30ean, antolatzaileen hitzetan, erakusketa testuinguruan kokatu eta sektoreko lan-baldintzen gainean hausnartzeko: "Emakumeen zapalkuntza forma desberdinak islatzen dituzten irudiak eta informazioa jasoko ditu, argazki zein testu desberdinen bidez".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!