“Administrazioa zugandik gertu” ekimena Urnietan

Espainiako Estatuak “Administrazioa zugandik gertu” ekimena ipini du martxan berriki:  500-8.000 biztanle bitarteko udalerrietako herritarrei administrazioaren izapide eta prestazioen kudeaketa erraztea du xede egitasmoak.

Hori horrela, Gipuzkoako 43 udalerrietara ailegatuko da ekimena, Udal bakoitzaren laguntzarekin eta. Urnietaren kasuan, otsailaren 28an izango da hitzordua Lekaion, goizeko 10:00etan hasita.

Orotara, orduerdi bat hartuko du saioak eta administraziora sartzeko moduak azalduko dira bertan: Ziurtagiri Digitala eta Cl@ve iraunkorra. Halaber, zuzenean lortu daitezkeen zerbitzuei buruz hitz egingo da: ziurtagiriak, Gazte Kultura Bonua, TZNarekiko harremanak eta Gizarte Segurantza, besteak beste.

Ordenagailu pertsonala eramaten dutenek Ziurtagi edo Sinadura Digitala momentuan bertan lortzeko aukera izango dute, baita Cl@ve Iraunkorra eta beste dokumentu batzuk
ere. Horrez gain, aholkularitza pertsonalizatua bermatuko da ondorengo gai hauei
buruz: herritarren karpetaren abantailak, IMSERSOren programak, Gazteen Kultura
Bonua…

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!