17-28 markagailuan. Zer atera daiteke gaizki? Helmuga hortxe ikusteak, garaipena hatz puntekin ukitzeak itsutu dezake edonor, bereziki orain arte irabazi gabea izanez gero. Antzekoa gertatu zitzaion Imanol Ansari. Endika Barrenetxea garaituta zuen, baina lehia amaitu arte aukerak zabalik izaten dira eta hernaniarrak ez zuen etsi nahi. 29-29 iritsi ziren markagailura, eta edozer gerta ziteken. Azkenean huts txiki batek urnietarraren mesederako izan zen.
Imanol Ansa urnietarra, Masters Kutxabank 2023 txapelketako irabazlea da. Merezi zuen garaipena, eta majo sufrituta iritsi zaio garaipenaz gozatzeko sasoia.
Oriamenditik hauxe kronikaren pasarte bat: “Txapelak irabaztea kosta egiten da, inork ez ditu oparitzen eta gaur Kutxabank Masterseko finalean erakutsi da. Ansa II.ak 29-30 irabazi dio Endika Barrenetxeari eta bere lehen txapela irabazi du, baina azken tantoetan bizitza zaildu du. 17-28 irabazten joan ondoren nahi baino gehiago sufrituz. Azkenean, garaipena merezi izan zuen erremontista batek irabazi du txapela eta ia partida osoan zehar aurkaria baino hobea izan da. Finalak ordubete iraun badu, Urnietako aurrelaria nagusi izan da 50 minututan”.