Kantu-kalejira egingo du Kantazaun taldeak

Aiurri 2023ko ots. 20a, 12:19

Ohiturari men eginez, kalera aterako da Kantazaun hilaren 24an, hain justu ere, otsailaren azken ostiralean. Arratsaldeko 19:00tan bilduko dira San Juan plazan eta, bi orduz, kaleak girotuko dituzte. Aurretik entsegua egingo da, bihar, otsailaren 21ean, 18:30ean, kiroldegiko boxetan. Deialdi irekia da, hots, interesa duen oro gertura daiteke hitzordura.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!