"Las que limpian" obra taularatuko du Saroben A Panadaria antzerki konpainiak

Aiurri 2023ko ots. 21a, 09:23

"Elisa y Marcela" obrarekin Urnietan egon ostean, A Panadaria antzerki konpainia galiziarra izango da Saroben, bigarrenez, berriki ondu duen obra aurkezteko: "Las que limpian". Hilaren 12an izango da ikuskizuna, arratsaldeko 19:00tan, gazteleraz. 

Bost euroko kostua izan go du sarrerak. Dena dela, 2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira otsailaren 26 arte izena ematen duten urnietarren artean. Bi auker aizango dituzte parte hartzeko: telematikoki, Urnietako Udalaren APP-an edo webgunean, eta aurrez aurre Saroben jarritako kutxatilean.

Sinopsia

Kartel bat atearen heldulekutik zintzilik dago. “Logela egin, mesedez”. Hondartzatik itzultzean, oheak eginda, eskuoihal garbiak eta bainua ezin txukunagoa.

Garbitzen dutenak dira. Sistema turistiko prekarizatzailea bere gain hartzen duten ikusezinak dira. Satira utopikoa da, lan-eskubide eta eskubide sozial justuak lortzeko hoteletako gelarien borroka antolatuan oinarritzen dena. Haien aurrean, hotel-kateen jabeen diru-goseak. Bada sekula komunik garbitu ez duena, eta bostehun hilean garbitzen dituena ere.

Komedia garratz eta itxaropentsu honek hoteletako garbitzaileen borroka antolatua
aldarrikatzen du, baita turismo-eredu jasangarri bat irudikatzeko beharra ere,
lurraldearekiko eta jendearen bizitzarekiko adeitasunezkoa izan behar duena.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Areta Bolado, Noelia Castro y Ailén Kendelman.
  • Zuzendaritza eta antzezleak: Areta Bolado, Noelia Castro, Ailén Kendelman.
  • Eszenografia: Beatriz de Vega.
  • Jantziak: Esther Quintas.
  • Argiak: Del Ruiz.
  • Musika: Ailén Kendelman.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!