Euken Garmendia izango da EH Bilduko hautagaia

Aiurri 2023ko ots. 23a, 07:13

Zerrendaburu izateko bi hautagai aurkeztu ziren, eta De Migueli gailendu zaio Garmendia.

Urnietako EH Bilduk jakinarazi nahi du maiatzak 28ko udal hauteskundetarako bere zerrendaburua Euken Garmendia izango dela.

Zerrendaburu izateko bi hautagaik aurkeztu zuten beren burua, Ainara de Miguelek eta Euken Garmendiak. Bi zerrendaburu zeudenez, aukeraketa prozedura martxan jarri zen eta horren baitan herri batzarra ere egin zen bi hautagaiek aurrera eraman asmo zituzten euren politiken berri emateko. Ondoren, bozketa elektronikoa egin da EH Bildu alderdiaren webgunearen bitartez. Bozketa horretan Euken Garmendiaren aldeko hautua egin dute bozkatzaileek % 65,8ko babesarekin.

Talde sendoa lotu nahi du

Garmendia EH Bilduko zerrenda osatzen hasiko da, eta aste batzuk barru jakinaraziko du taldea nork osatzen duten. Zerrendan joango diren kideez gain herritar sare sendoa sortu nahi luke Garmendiak, urnietarrek etorkizunean hartu behar diren erabakietan parte hartze zuzena izan dezaten. Konpromiso bakarra hartu du, oraingoz: gardentasun eta zintzotasun osoz jokatzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!