Eski-irteera antolatu du Zanpatuz mendizale elkarteak Luz-Ardidenera

Aiurri 2023ko ots. 23a, 12:28

Luz-Ardiden estaziora egingo du irteera Zanpatuz mendizale elkarteak. Hala, martxoaren 11n, larunbatarekin, eskiatzera zein snowboard egitera joateko aukera izango dute herritarrek. 

Egunean bertan, goizeko 06:00tan abiatuko da autobusa Matxo taberna paretik. Itzulera, aldiz, iluntzeko 20:00tan izango da. 

Interesa dutenek Matxo ardotegian eman beharko dute izena, martxoaren 6a baino lehen.

  • Autobusa+ forfait: 55€
  • Autobusa+alokairua (eskiak)+forfait: 75
  • Autobusa+alokairua (snow)+forfait: 80

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!