Emakumezkoen senior taldeak Irauli Bosteko taldearen aurka jokatu zuen, sailkapeneko hirugarren postuan jarraitzeko lehian. Urnietarrek ondo lehiatu zuten lehen zatian eta atsedenaldira gol bakarreko aldearekin joan ziren (11-12). Hala ere, bigarren zatian gaizki hasi ziren, eta donostiarrek 3 goleko abantaila eskuratu zuten. Abantaila horri esker, sei goleko aldearekin bukatu zen partida. Horrela, urnietarrek sailkapeneko laugarren postura egin dute atzera.
Igande goizean, berriz, Urnieta Artola Harategia taldeak jokatu zuen. Usurbilgo Oiardo kiroldegian izan ziren, Mecalbe Eibar Eskubaloia B taldearen aurkako partidan. UKEkoak ez ziren fin ibili lehen zatian, eta atsedenaldira lau goleko aldearekin iritsi ziren (12-16), baina bigarren zatian saiakera handia eginda, garaipenaren saria lortzetik gertu egon ziren. Saiakerak saiakera, azken minutuetan armaginek hobeto jokatu zuten eta 26-28ko emaitzari esker bi puntuak eskuratu zituzten.