Anita Maravillasen “Pintto Pintto” antzerkia izango da Sarobe arte eszenikoen gunean

Aiurri 2023ko ots. 28a, 10:31

Anita Maravillasen “Pintto Pintto” antzerkia egongo da martxoaren 19an, Sarobe arte eszenikoen gunean. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da hitzordua, euskaraz. 

Hiru euroko kostua izango du sarrera bakoitzak, baina bina sarrerako lau sorta zozkatuko dira martxoaren 5 arte izena ematen duten urnietarren artean. Zozketan parte hartzeko,Urnietako Udalaren APP-an edo webgunean sartu behar da eta, baita Sarobeko kutxatilean ere.

Sinopsia

Pintto galdu egin den txakurkume bat da. Pinttok jolastea maite du, baina badirudi norbaitek beldur diola eta ez duela berarekin jolastu nahi.

Pinttok, adiskidetasunaren jokoa zein zoragarria eta zein sinplea den gogorarazten digu.

“Pintto Pintto” goxotasunez eta umorez kontatutako istorioa da. Bapateko gertakari batek gure bizitzeko modua eta harremantzeko era guztiz eraldatu dezake, kasu honetan, adiskidetasuna.

Erropa garbitegi batean Pintto ezustean agertzen den unetik, bertako langileen bizitza
hankaz gora jarriko du, bertako errealitatea guztiz eraldatuz.

Fitxa artistikoa

  • Titiriteroak: Miren Larrea, Valentina Raposo
  • Zuzendaria: Iván Alonso & Javi Renovales Dramaturgia: Anita Maravillas Teatro
  • Jatorrizko musika: Fran Lasuen
  • Argiztapena: Ion Chavez
  • Txotxongiloen diseinua eta eraikuntza: Valentina Raposo
  • Eszenografía: ATX Teatroa
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!