Bolondresak behar ditu Eusko Jaurlaritzaren "Aukerak suspertzen" programak, eskola-errefortzurako

Aiurri 2023ko mar. 3a, 09:39

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen garapen akademikoa sustatzeari begira egiten du lan Eusko Jaurlaritzako "Aukerak suspertzen" programak: bolondresak behar ditu, eskola-errefortzua emateko. Gizarte-desabantailan dauden 11 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzenduta dago programa.

Esku-hartze sozialaren arloko profesionalek eta boluntarioek emandako eskolaz kanpoko hezkuntza laguntza (ikasgelatik kanpokoa, on-line nahiz aurrez aurrekoa) eskaintzen du programak. Eskolako lanak egitera, gaitasun digitalen edota linguistikoen garapenera eta ikasteko tekniken ikaskuntzan dauden beharrak asetzera bideratuta dago. Gainera, modu osagarrian familiekin lan egiten da, horrela hauek ere seme-alabei laguntzeko gaitasunak garatu ahal izateko.

Hori guztia gauzatzeko beharrezko materiala emango zaie (ordenagailuak eta konektagarritasuna bermatzeko gailuak, smartphone-a gailu egoki moduan kontutan izan gabe) irizpide zehatz batzuk betetzen dituzten haur eta nerabeei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!