M8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

Emakumeei buruzko txokoa, liburutegian

Aiurri 2023ko martxoaren 3a

Emakumea hizpide, txoko berezia sortu du Urnietako Udal liburutegiak, Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira. Adin guztiei bideratutako edukiak daude bertan.

Otsailan ekin zitzaion ekimenari, emakume zientzialariei lotutako liburuekin. Izan ere, Urnietako Udal liburutegian gai, egun edo egile jakin batzuei loturiko txoko bereziak sortuko dira zenbait astean behin bertan dagoen eskaintza anitza ezagutzera emateko eta urnietarren artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!