MARTXOAK 8, ASTEAZKENA
Mural lehiaketa
Mural lehiaketan parte hartzen dutenek, Gaztelekuan bertan egin eta aurkeztuko dituzte lanak 17:00-20:00 bitartean. Ondoren, martxoaren 13ra arte egongo dira aurkezturiko muralak ikusgai Gaztelekuan eta martxoaren 14an, bozketaren kontaketa egin eta mural irabazlea hautatuko da. Irabazleak Gazteleku barruko pareta batean bere murala pintatzeko aukera izango du.
17:00 Gaztelekua.
Elkarretaratzea
Udalak antolatuta. Amaieran, Lourdes Iriondo Musika eskolako Enara Donaverak eta Jone Izagirrek saiotxoa eskainiko dute.
18:00 San Juan plaza.
MARTXOAK 9, OSTEGUNA
Umore bakarrizketa
Nerea Arriola youtuber eta aktoreak “Asterisko” bakarrizketa eskainiko du.
19:00 Sarobe.
Martxoak 12, igandea
Antzerkia, "Las que limpian"
Sistema turistiko prekarizatzailea bere gain hartzen duten emakume ikusezinak dira antzezlanaren protagonistak. Komedia garratz eta itxaropentsu honek hoteletako garbitzaileen borroka antolatua aldarrikatzen du.
19:00 Sarobe.
HAINBAT EGUNEZ
Txoko berezia Liburutegian
Udal liburutegian martxoaren 8ari loturiko txoko berezia egokituko dute, berriki Emakume zientzialarien gaineko liburuekin egin bezala.
Jarduerak ikastetxeetan
Udalaren eskutik, Egapeko eta Magaleko ikasleentzako ekintza bereziak garatuko dira. Martxoaren 7an Nerea Arriolak 14 urtertik gorako ikasleentzat saioak eskainiko ditu. Eta hilaren 8an, berriz, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria DBHko ikasleekin ariko da.