“Gazteak eta mugikorrak: gurasook zer egin dezakegu?" hitzaldia

Aiurri 2023ko mar. 7a, 11:02

“Gazteak eta mugikorrak: gurasook zer egin dezakegu?” hitzaldia antolatu du Urnietako Udalak, Bidelagun taldearen eskutik. Martxoaren 14an izango da hitzordua, kiroldegian, arratsaldeko 17:30-19:00 bitartean. 

Bertan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute martxoaren 7-13 bitartean, presentzialki, Bertan eta Gazte Informazio Puntuan edota 943008033ra deituta. Bestalde, honako gai hauek jorratzea izango du xede solasaldiak:

  • Pantaila ezberdinen erabilerari buruz gogoeta egin eta pertsonengan duten eragina plazaratzea.
  • Helduok pantailekin dugun harremana eta erabileraren inguruan hausnarketa egin. Gurasoak seme-alaben eredu.
  • Interneten ibiltzearen arriskuak eta babesteko pistak.
  • Sare sozialek konkretuki duten inpaktua.
  • Online-jokoak sortzen ari den menpekotasuna.
  • Smartphone-n erabileraren inguruko jarraibide eta mugak, gurasoentzako lagungarri eguneroko kudeaketan.
  • Aurreneko mugikorraren erosketa atzeratzeaz eta Zarauzko ekimena: “Gure aukera, guk 16”
  • Iritziak, kezkak eta galderak elkarbanatzeko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!