M8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

Emakume erreferenteen gaineko mural-lehiaketa egingo dute Gaztelekuan

Aiurri 2023ko mar. 7a, 11:38

Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren harira, mural-lehiaketa antolatu du Gaztelekuak, herriko nerabeen artean, emakume erreferenteen gaineko hausnarketa sustatu eta horiek ezagutzera emateko asmoz. 

Mural-lehiaketan parte hartzen duten nerabeek, Gaztelekuan bertan egin eta aurkeztuko dituzte lanak bihar 17:00-20:00 bitartean. Ondoren, martxoaren 13ra arte egongo dira aurkezturiko muralak ikusgai Gaztelekuan eta, martxoaren 14an, bozketaren kontaketa egin eta mural irabazlea hautatuko da. Irabazlakk Gazeleku barruko pareta batean bere murala pintatzeko aukera izango du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!