Gozogintza-ikastaroa antolatu du Urnietako AEK-k, Zilegi eskola egitasmoaren barruan

Aiurri 2023ko mar. 7a, 12:05

Gozogintza-ikastaroa izango da herrian, martxoaren 15ean, Urnietako AEK-ko Zilegi Eskola medio. Gaztelo gozotegikoek emango dute saioa Santa Krutz elkartean, arratsaldeko 18:00etan. Saioa doakoa izango da, baina beharrezkoa da aurrez izena ematea, 663 04 33 14 zenbakira hots eginda edo zilegieskola@aek.eus helbide elektronikora idatzita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!