[Albistearen eguneraketa]

"Pozik gaude adostu dugun hitzarmenarekin"

Aiurri 2023ko mar. 7a, 14:28

Akordio batera iritsi dira Urnietako kiroldegiko langileak eta Bizkortzen enpresa. Iragan urteko irailean hasi zituzten bertako langileek protestak eta, urtarrilaren 9az geroztik, greba mugagabean ziren. Bada, dirudienez, lortu dute adostasunera ailegatzea. Horrela, bihartik aurrera, irekita egongo da kiroldegia.

Bestalde, abendu amaieran, Urnietako Udalak komunikatu zuen moduan,  "kiroldegiko bazkide kuoten eta bertan eskaintzen diren ikastaroen zati proportzionalak itzuliko dira ahalik eta azkarren, zerbitzurik eman ez den egun guztiengatik". Itzulketa automatikoki egingo da erabiltzaileek bazkide kuotak edo ikastaroetarako ordainketak egiterakoan emandako kontu zenbakietara edo banku txarteletara. Horrela, ez dute inolako kudeaketarik egin beharko dirua itzul diezaieten.

Langileen ordezkarien adierazpenak:

“Lortu dugu, bai. Kosta da, baina akordioa lortu dugu. Pozik gaude adostu dugun hitzarmenarekin. 2024 urtarrilean hasiko gara KPI-IPCari dagokion eguneraketa jasotzen, alde ekonomikoari begira. Data horretatik aurrera azken hiru urteotako eguneraketa kobratzen hasiko gara. Urnietako kiroldegian lan eta soldata baldintzak bideratzea lortu dugu, lanaldia zentzu guztietan tajuzkoa izan dadin”.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de @urnieta.kiroldegia.borrokan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!