Elkarretaratzea egin zuen Buruntzaldeako Itaiak Urnietan, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira. Iluntzeko 20:00etan izan zen hitzordua Zaldundegi plazan, eta hamaika herritar bertaratu zen protestara, "Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki!" lemapean. (Irudien iturria: Buruntzaldeako Itaia)