“Sentsazioak” ikuskizuna taularatuko du Hodei Magoak Sarobeko arte eszenikoen gunean

Aiurri 2023ko mar. 13a, 10:59
Iturria: Hodei Magoa

Hodei Magoa izango da Sarobe arte eszenikoen gunean apirilaren 2an, "Sentsazioak" ikuskizunarekin, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, euskaraz.

Bost euroko kostua izango du hitzorduak, baina bina sarrerako lau sorta zozkatuko dira izena ematen dute parte-hartzaileen artean. Martxoaren 19ra bitarte izango dute urnietarrek aukera horretarako Udalaren APP-era edo webgunera idatzita nahiz Sarobeko kutxatilean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!