Herriko etxeetara informazio liburuxkak banatu eta gero, eta urnietarrei irekitako aurkezpen publikoa egin ostean, informazio bulego bat ahalbidetu zen udal kiroldegian. Orain berriro irekiko da beste hiru astez. Bertan urnietarrek proiektuaren gaineko edozein zalantza argitzeko aukera izango dute. Bestalde, zailtasunen bat duten pertsonei komunitatera batzeko eskaera osatzen lagunduko zaie.
Bulegoa martxoaren 30 arte egongo da zabalik asteartetik ostegunera eta bere ordutegia ondorengoa izango da: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00. Bestalde ekimenari buruzko informazio guztia eskura dago Udalaren webgunean eta APP-an.