Larunbatean, eguerdian, Urnietako Quel Abogados neskak Zarautzera joan ziren Aritzbatalde kiroldegian jokatzeko, Aialaren aurka. Ez zen partida ona izan urnietarrentzat eta etxekoen lan finaren erakusle izan zen emaitza, 24-17. Hala, gogor egin beharko du UKEk, garaipenaren bidera lehenbailehen itzultzeko. Dena dela, porrot berri hori gorabehera, sailkapeneko laugarren postuan jarraitzen du.
Larunbat arratsaldean, Urnietako Artola Harategia seniorren txanda izan zen eta Oñatira joan ziren Zubikoa kiroldegian jokatzera, Fagor Professional Aloña Mendiren aurka. Lehen zatia parekatua izan zen urnietarren lan onari esker: partidaren atsedenaldira 12-10eko emaitzarekin iritsi ziren. Bigarren zatian, urnietarrek ez bezala, etxekoek beste martxa bat sartu zuten, eta oñatiarrek eskuratu zuten garaipena: 29-21. Jardunaldiek aurrera egin ahala, UKEko jokalarien salbazio-aukerak agortzen ari dira, eta, hala ere, azkeneraino jarraituko dute borrokan.
Beheko mailetan, jubeniletan, Urnietako Guria Jatetxeak 28-21 galdu zuen Ispilla kiroldegian Urola Alai Hortz Klinikaren aurka izandako norgehiagokan, Zumarragan. Kadeteek ere ez zuten zorte onik izan eta 11-17 galdu zuten Bidasoa Irunen aurka etxean jokatutako partidan.
Azkenik, igande goizean, Infantil mailako Urnieta Iñaki Mecanizados eta Urnieta Ñam Jatetxeak
lagunarteko topaketak jokatu zituzten Txikixa Taberna Pulpo eta Leizaran Oreka Marketen aurka, hurrenez hurren.