Bazkide txartelaren kuota helbideratuta duten erabiltzaileek eta kiroldegiko bazkide izaten jarraitu nahi dutenek ez dute gestiorik egin beharko, automatikoki kobratuko baitzaie kuota. Kuota helbideratuta dutenek eta baja eman nahi dutenek berriz, martxoaren 24 arte izango dute abisua emateko aukera. Bestalde, kontu korrontea aldatu nahi dutenek ere egun horretan izango dute muga. Kiroldegiko erabiltzaile ez direnek ostera, urteko edozein momentutan dute bazkide egiteko aukera.
Bestalde, Udala erabiltzaile bakoitzari itzuli beharreko zenbatekoa kalkulatzen ari da grebaren ondorioz zerbitzurik eman ez den egunengatik, itzulketa lehenbailehen egin ahal izateko. Itzulketa automatikoki egingo zaie ordainketak helbideratuta dituzten erabiltzaileei. Datafonoz ordaindu zutenek edo kontuan ingresoa egin zutenek aldiz, kiroldegiko harreran eman beharko dute itzulketa egitea nahi duten kontu korrontearen zenbakia.