Hemen da Udaberriko Jabekuntza Eskola

Aiurri 2023ko mar. 15a, 12:49

Udaberriko Jabekuntza Eskola aurkeztu du Urnietako Udalak. Programazioa apirila eta ekaina bitartean gauzatuko da eta ekintza gehienak Lekaio kultur etxeko areto nagusian izango dira.

Emagin elkarteak irakurketa tailer feminista eskainiko du. Garbiñe Larrearen eskutik “Sendabelarrek dakitena” hitzaldia izango da entzungai. Horretaz gain, 3 Zineforum egongo dira AMHER-ek gidatuta, eta, baita, autodefentsa feminista tailerra ere. Jabekuntza Eskolako ekintzetan parte hartu nahi duten emakumeek martxoaren 29tik apirilaren 4ra arte eman beharko dute izena.

  • Bertan: astelehenetik ostiralera 7:30-14:30 edo 943008000
  • Gazte Informazio Puntua: astelehenetik ostegunera 16:45-19:00 edo 943034339/650250356
  • Online: www.urnieta.eus

Bestalde, zaintza zerbitzua eskainiko da. Beharra dutenek ekintza hasi baino 15 egun lehenago eskatu beharko dute.

 

IRAKURKETA KLUBA

Emagin elkartea | Maider Avaristo Iziarre

Irakurle taldean ahalduntze-kontzientzia feministan sakonduko da. Askotariko irakurgaiak landu eta trukerako gune bat sortuz.

  • Eguna: maiatzak 4 eta ekainak 1
  • Ordutegia: 17:30-19:30
  • Lekua: Lekaio kultur etxea
  • Hizkuntza: elebitan
  • Matrikula: Urnietan erroldatuak 5 euro eta erroldatu gabeak 10 euro

 

ZINEFORUM FEMINISTA

AMHER | Su Hernandez Aparicio

Hiru saioen ardatza: emakume migratuek bizi eta jasaten dituzten talka kulturalak ikusaraztea eta haiekin enpatizatzen saiatzea. Lehenengo filmak umoretik jorratzen du, bigarrena drama bat da eta hirugarrena
testigantzak biltzen dituen dokumental bat da.

“Paris a toda costa” 

Mayak bere ametsak betetzea lortu du. Parisen lan egiten du moda aldizkari baterako. Baina bere bizitza 24 ordutan aldatzen da.

  • Zuzendaritza: Reem Kherici
  • Eguna: apirilak 19
  • Ordutegia: 18:00-20:30
  • Lekua: Lekaio kultur etxea
  • Hizkuntza: elebitan
  • Iraupena: 95 min.

“El viaje de Nisha”

Nisha, pakistandar jatorriko gaztea, Norvegian bizi da bi kulturen artean. Gurasoek lezio bat ematea erabaki dute.

  • Zuzendaria: Iram Haq
  • Eguna: maiatzak 16
  • Ordutegia: 18:00-20:30
  • Lekua: Lekaio kultur etxea
  • Hizkuntza: elebitan
  • Iraupena:

“Manzanas, pollos y quimeras”

Dokumentalak, gure gizartean ahaztua eta ikusezin bihurtua dagoen emakume talde bati ahotsa eta aurpegia jartzen dio: emakume beltz afrikarrak.

  • Eguna: ekainak 6
  • Ordutegia: 18:00-20:30
  • Lekua: Lekaio kultur etxea
  • Hizkuntza: elebitan
  • Iraupena: 85 min.

LIBURU-AURKEZPENA

Garbiñe Larrea Iturralde

“Sendabelarrek dakitena” liburua aurkeztu eta sei sendabelarren inguruko kontakizuna egingo du Garbiñe Larrea urnietarrak. Aldi berean, emakumeok historian zehar gaiaren gainean izandako ezagutzak azaleratuko ditu.

  • Eguna: maiatzak 3
  • Ordutegia: 18:30-20:30
  • Lekua: Lekaio kultur etxea
  • Hizkuntza: euskara

AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA

Ez dugu sasi-salbatzalerik behar, gu geu gai gara. Egunero jasaten ditugun eraso sexisten aurrean erantzun eta balio justuagoetan oinarritutako harremanak eraikitzen ikasteko tailerra.

  • Egunak: maiatzak 20 eta 27
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Lekua: Boxgunea, erabilera anitzeko aretoa
  • Hizkuntza: gaztelania
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!