Ekain Etxeberriak 400 euroko saria irabazi du gidabaimeneko azterketa euskaraz gainditzeagatik

2022an azterketa euskaraz gainditu zuten herritarren artean, Urnietako Solozabal autoeskolako ikasle izandako Ekain Etxeberria izan da saritua.

Autoeskoletan matrikulatzen diren ikasleek B1 gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz ikastea eta azterketa ere euskaraz egitea bultzatzeko asmoz, Buruntzaldeko sei udalek (Urnieta, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbil) egitasmo bat aurrera daramate azken urteetan eskualdeko autoeskolekin lankidetzan. Egitasmo horren helburua euskara sustatzea da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!