Ekintzez bete du Aste Santua Gaztelekuak

Aiurri 2023ko mar. 20a, 13:37

Gaztelekuak hainbat ekintza antolatu ditu Aste Santuan, Urnietako gazteei begira. Horietan parte hartzeko interesa dutenek martxoaren 20-24 bitartean eman beharko dute izena Gaztelekuan.

Honako egitaraua osatu du Gaztelekuak:

  • Apirilak 3: Talde jolasak Ergoien merenderoan
  • Apirilak 4: Laser-tag (DBH3-DBH4)
  • Apirilak 5: padel txapelketa
  • Apirilak 11: Leizaranera arratsalde pasa
  • Apirilak 12: Mater ontzira egun pasa
  • Apirilak 13: Urgulera arratsalde pasa
  • Apirilak 14: pista jolasa Urnieta osoan

Zalantzaren bat izanez gero, 608928311 telefono zenbakira hots egin daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!