Garaipen garrantzitsua eskuratu zuten Urnieta Quel Abogados taldeak iragan asteburuan

Aiurri 2023ko mar. 21a, 12:23

Iragan asteburuan, Urnieta Quel Abogados senior taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Urolaren aurka (29-16). Gizonezkoen senior taldeak, berriz, porrot egin zuen.

Hasieratik urnietarrak nagusi izan ziren partidan, nahiz eta lehen zati orekatua jokatu. Norgehiagokak aurrera egin ahala, gorridunen aldeko partida bilakatzen hasi zen, markagailua horien alde irauli arte. Defentsa lanetan sendo aritu ziren eta erasoan oso fin; horiek horrela, Urola taldeari abantaila handia ateratzea lortu zuten, partida amaierara lasaitasunean iritsita. Quel Abogados taldea sailkapeneko laugarren postua sailkatuta jarraitzen dute.

Urnieta Artola Harategia gizonezkoen senior taldeak, berriz, ez zuen zorte bera eduki; Legazpiren aurka porrot egin zuten (20-26). Bisitariak lehen mementotik gogor hasi eta abantaila txikia lortu zuten. Bigarren zatian, abantaila hori handitzea lortu zuten eta gorridunek ezin izan zioten bizitasun horri eutsi. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!