Urnietako Energia Komunitatea, herriko merkatariei begira

Aiurri 2023ko mar. 22a, 12:56

Aurrera darrai Urnietako Energia Komunitatera batzeko kanpainak: merkatariei zuzenduriko aurkezpen bat gauzatuko da, orain, proiektuak merkatarientzat dituen abantailak ezagutzera emateko. Martxoaren 29an izango da hitzordua, arratsaldeko 14:00tan, Lekaio kultur etxeko areto nagusian.

Edozein zalantza argitzeko edo proiektuan izena emateko, informazio bulegoa irekita egongo da, martxoaren 30 arte, asteartetik ostegunera, kiroldegian, ondorengo ordutegian: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00. Hortaz gain, ekimenari buruzko informazio guztia eskura dago Udalaren webgunean eta APP-an.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!