Ierdi plazako parkea ireki da

Dagoeneko zabalik dago Ermotegiko etxebizitza berrien garapenean dagoen Ierdi plazako parkea. Bertan, berdeguneak eta hainbat banku daude, bai eta zurezko jolas berriak ere. Era berean, Iurramendi parkean dagoen xesto-kulunkaren antzeko bat jarri da, LH6ko ikasleek iazko parte-hartze prozesuan eskatu zuten bezala.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!