Gertutasunari garrantzia emanda, Euskal Herrian erreferentetzat duten emakumea hautatu zuen hirukoteak murala osatzeko. Haien esanetan, emakumearen nahiz berdintasunaren alde lan egiten du abeslariak, musikaren bidez. Lehiaketaren aurkezpenean azaldu zen moduan, irabazleek haien lana Gaztelekuko barruko pareta batean pintatzeko aukera izango dute, eta, horrenbestez, laster, Izaro Andresen irudia ikusgai izango da eraikinean.