Beterri-Buruntzako EAJ-PNVren hautagaien aurkezpena

Aiurri 2023ko mar. 26a, 08:00

Atzokoan, Urnietako plazan, EAJ-PNV alderdiak Beterri-Buruntzako hautagaien aurkezpena egin zuen. Eider Mendoza Ahaldun Nagusirako hautagaiarekin batera, bertan izan ziren Imanol Goenaga eta Jorge Segurado Andoaingo eta Urnietako hautagaiak, hurrenez hurren.

Andoaingo alkategaiak aldarrikatu zuen Andoainen EAJ-PNVren “momentua” dela, herria geldialdian baitago, “batzuen eta besteen iskanbilen artean”.

Jorge Segurado egungo Urnietako alkateak eta alkategaiak, balioan jarri du azken legealdian herri honetako udalean egin den lana, eta datozen lau urteetan izango dituen lan lerro nagusiak aurkeztu zituen.

Eusko Alderdi Jeltzalearen ibilbidea eta historia aldarrikatu ditu gaur Eider Mendoza Larrañagak, Gipuzkoako diputatu nagusia izateko EAJ-PNVren hautagaiak, “sinesgarritasuna eta bermea” eskaintzen diotelako herritarrei.

Beterri-Buruntzako hautagaiak

Hauexek dira eskualdeko alkategaiak: Imanol Goenaga Egibar, Andoaingo alkategaia; Jon Antxordoki Rekondo, Lasarte-Oriako alkategaia; Maria Otaegi Velez, Astigarragako alkategaia; Andoni Amonarraiz Gomez, Hernaniko alkategaia; Xabi Otxoa Muñoz, Usurbilgo alkategaia; eta Jorge Segurado Iriondo, Urnietako alkatea eta alkategaia.

Ekitaldia Maribel Vaquero Montero senatari urnietarrak gidatu zuen, eta Xabier Ezeizabarrena Donostialdeko hauteskunde barrutiko zerrendaburuak ere parte hartu zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!