Emozioen kudeaketaren gaineko bi hitzaldi izango dira apirilean, "Treba gurasoak" ekimenaren eskutik

Aiurri 2023ko martxoaren 27a

 "Bulliying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu" eta "Adimen emozionala, zer da sentitzen dudana?” hitzaldiak izango dira, hurrenez hurren, apirilaren 19an nahiz 20an, "Treba gurasoak" ekimenaren eskutik. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira biak ala biak, Kiroldegiko box-ean.

Izaskun Lopezek gidatuko du lehen solasaldia , ingurune seguruak sortzea xede: "Egon daitezkeen arrisku-egoerak detektatzen eta identifikatzen ikastea da helburua, hala nola, jazarpen- edo bullying-egoerak". Ostera, Jone Zalduegik gidatuko du bigarrena eta "norberaren emozioak identifikatzen ikasi, eta horiek kudeatzeko estrategia ezberdinak" izango ditu hizpide bertan. 

Izen-ematea
Bertan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute martxoaren 27-31 bitartean. Horretarako hiru aukera daude:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!