Bertaratutakoek Hezkuntza sailburuaren eta Alfredo Ruiz Huerga Azpiegitura, Baliabide eta Teknologien zuzendariaren ahotik entzun ahal izan zituzten Egape ikastolako bigarren hezkuntzako eraikin berria eraikitzeko prozesuan ematen ari diren urratsak eta azken berrikuntzak: proiektua onartzear dago, azken detaileak baino ez baitira
geratzen lotzeko.
Eraikina erabat zehaztuta dago. Bildarratzen esanetan, gutxi gorabehera urtebeteko epean hasiko dira obrak. Horretarako, ejekuzio proiektua onartu ondoren, obraren lehiaketa argitaratuko da, eta bere esleipenarekin amaituko da prozesua. Eraikin berria eraikitzeko proiektuak 10 milioi eurotik gorako kostua izango du, eta lanen iraupena bi urte ingurukoa izango dela aurreikusten da.