Etxearen gaineko ordainketak hizpide, Zilegi Eskolan

Aiurri 2023ko mar. 31a, 10:01

Udaberrirako ere proposamenak ditu Zilegi Eskolak: apirilaren 19an, Sarah Alfonso AEK-ko ikasleak etxearen ordainketaren gaineko gakoak emango ditu, arratsaldeko 18:30ean, Saroben.

Honela laburtu dute antolatzaileek saioa: "Hipotekarekiko denok izan ohi ditugun zalantzak argitzen saiatuko da eta etxeko ekonomia egoki kudeatzeko aholkuak emango dizkigu: zenbat aurreztu behar dugun hilero, soldataren zenbatekoa izan daitekeen mailegu egokia...". 

Saioan parte hartu nahi izanez gero, bi bide daude: 663 04 33 14 edo zilegieskola@aek.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!