Iragan igande goizean, Urnieta Artola Harategia eskubaloiko senior taldeak agur esan zion Euskal Ligari, Urnietako Udal Kiroldegian Deustu-Loiolaren aurka galduta (24-30).
Norgehiagokako lehen zatia parekatua izan zen, bi taldeek asmatu eta akatsak egin zituzten, eta intentsitate handiz jokatu zuten hainbat alditan. Hala ere, lehen zatiko azken 5 minutuetan, bizkaitarrek 5 goleko partziala lortu zuten, eta etxekoek buelta eman ezinda iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian urnietarrek ezin izan zuten gaina hartu eta, sarritan saiatu arren, markagailuan aldaketa handirik lortu. Euskal Ligari agur esan dio talde urnietarrak, bere ikusleen aurrean garaipenik lortu gabe.