Garaipena etxean, azken txanpari ekin aurretik

Aiurri 2023ko api. 4a, 08:41

Urnieta Quel Abogados taldeak Munttarpe garaitu zuen etxean (20-17), Gipuzkoako emakumezkoen 1. lurralde txapelketako 22. jardunaldian. Lau partida besterik ez dira falta, ligari amaiera emateko. Urnietarrak 5. postuan sailkatuta daude.

Munttarperen aurkako garaipena garrantzitsua izan da, atzean utzi duelako gertu zuen aurkaria.

Sailkapena, 22. jardunaldia eta gero

  1. Eibar 35 p
  2. Irauli 31 p
  3. Orio 29 p
  4. Txingudi 26 p
  5. Urnieta 26 p
  6. Ereintza 23 p
  7. Munttarpe 23 p

23. jardunaldia

Urnieta eta Ereintza, bosgarren eta seigarren sailkatuak, elkarren aurka ariko dira, Aste Santuaren osteko jardunaldian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!