Irekita dago, Gazte Festetan, Jakutegi plazan, kale-salmenta postuak jartzeko izen-ematea

Aiurri 2023ko api. 11a, 11:47

Gaurtik aurrera, eta, hilaren 21 bitartean, irekita dago Gazte Festetan, Jakutegi plazan, kale-salmenta postuak jartzeko izen-ematea. Aurtengo Gazte Festak ekainaren 2tik 4ra bitartean ospatuko dira, eta, jaiegunetan, bost postu jartzeko aukera eskaini du Urnietako Udalak. 

Zabaldutako oharraren arabera, jasotako eskaera kopurua esleitu beharreko salmenta postuak baino handiagoa bada,
zozketa bidez emango dira baimenak. Kasu horretan, zozketa apirilaren 28an, 13:00etan, Lekaio kultur etxeko areto nagusian egingo litzateke.

Deialdia udaletxeko web orriko iragarki taulan dago argitaratuta, eta bertan postuen baldintzak kontsulta daitezke: tamaina, ordaindu beharreko tasa…

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!