Eraberritze-lanak egiten ari dira Xoxoka igoeran, ur-horniduran matxura bat egon ostean

Aiurri 2023ko api. 14a, 11:13

Matxura izan zen atzo Lategi auzoaren zati bat eta Igerategiko eremua hartzen dituen ur-hornidura sarean. Hodia hautsi da eta Xoxokara igotzeko errepidearen hasierako zati bat hondoratu egin zen, tren-geltokitik gertu. Hala, eraberrize-lanei ekin zioten, eta gaur goizean ere lanean izan dira buru-belarri. Bitartean, errepidea seinaleztatuta dago eta semaforo batek kontrolatzen du trafikoa, txandakako pasabidearekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!