Lau ekintza izango dira, orotara. Emagin elkarteak irakurketa tailer feminista eskainiko du. Garbiñe Larrearen eskutik “Sendabelarrek dakitena” hitzaldia izango da entzungai. Horrez gain, 3 Zineforum egongo dira AMHER-ek gidatuta, eta, baita, autodefentsa feminista tailerra ere.
Hiru modu dituzte herritarrek izena emateko:
- Bertan: astelehenetik ostiralera 7:30-14:30 edo 943008000
- Gazte Informazio Puntua: astelehenetik ostegunera 16:45-19:00 edo 943034339/650250356
- Online: www.urnieta.eus
Urnietako Udalak zabaldutako oharraren esanetan, zaintza zerbitzua ere bermatuko da. Beharra dutenek ekintza hasi baino 15 egun lehenago eskatu beharko dute.