M28 Urnieta

"Jendea entzutera gatoz, jendearekin lan egitera"

Aiurri 2023ko api. 18a, 07:50

Prest dago Urnietako EH Bildu aurtengo maiatzaren 28an izango diren hauteskundeei begira. Euken Garmendia Martinez buru, hamasei kidez osatutako zerrendaren berri eman zuen alderdiak atzo arratsaldean, Idiazabal kalean duen egoitzan. 

Orain, herri-programa aurkeztea dagokio alderdiari eta, horretarako, ostegunean lan-talde bat bilduko da. Zerrendaburuaren esanetan, irekita dago alderdia, edozein ekarpen ongi-etorria izango baita: "Jendea entzutera gatoz, jendearekin lan egitera".  

Gauzak horrela, honatx EH Bilduk aurkeztutako hautagaien zerrenda:

1. Euken Garmendia Martinez
2. Marian Lasarte Elizegi
3. Xabi Olaran Martin
4. Nagore Brel Gutierrez
5. Ramon Urdangarin Iriondo
6. Arantza Fernandez Gutierrez del Olmo
7. Xabi Yurramendi Garmendia
8.  Aintzane Ostolaza Etxaniz
9. Ander Goikoetxea
10. Amets Orbegozo Etxeberria
11. Gorka Iturbe Mujika
12. Ixone Bereziartua
13. Mikel Legarreta Astiasaran
14. Irati Zinkunegi Ansa
15. Jokin Lizeaga Mitxelena
16. Hanitze Jover Lasa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!