Diru-laguntzak, belar bolen kanpainarako

Aiurri 2023ko api. 20a, 09:26

Behemendi elkartearen proposamenez, belar bolak egiteko dirulaguntza emango du Urnietako Udalak, herriko baserritar zein nekazarien artean dagoen eskari altua kontuan hartuta. 

Herriko berlardiak, urtean behin, behintzat, makina bidez moztea ahalbidetzen da horrela, berauen mantenu egokiari begira. Aurten, dirulaguntza 6.000 eurokoa izatea aurreikusten da eta belar bolako prezioa, gehienez, 2,20 eurokoa izango da (aurreikusitako bola kopurua gaindituz gero, prezioa jaitsiko da). Interesa duten baserritarrek Behemendi elkarteari egin beharko diote eskaera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!