“Gobernatzeko prest gaude. Urnietarako proiektu bat dugu, lantalde ona. Asmo handiko programa bat dugu, Urnietan aplikatzen diren politikak aldatu nahi dituena. Beharrezkoak diren proposamen errealen bidez herritarren interesak, premiak eta ilusioak aintzat hartuko dituena. Horretarako, politika aurrerakoiak proposatuko ditugu herriko Udala gobernatzeko. Alkate izan nahi dut, Urnieta hobeto goberna daitekeen uste osoa baitut”.
PSE-EErentzat, Urnietak aldaketa behar du: “Azken zortzi urte hauetan EAJren gehiengo absolutua pairatu dugu, beren iritzia inposatzera eta gainerako taldeen proposamenak baztertzera mugatu diren heinean. Uste osoa dugu maiatzaren 28an erabakitzen dela Urnietaren etorkizuna”. Egoera hori aldatu nahi duten herritar guztiei aditzera eman die Urnietak behar duen aldaketa lor daitekeela, baina “horretarako behar-beharrezkoa izango dela herritarren batasuna, guztion artean gehiengo absolutuekin amaitu behar dugu eta”.
Gonzalez prest dago: “20 urteko esperientzia dut udal-politikan eta 8 urteko esperientzia Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Gipuzkoako parlamentuan”. Alkate aukeratzen banaute “gazteen, adinekoen, langileen, langabeen, hau da, gure herria osatzen dugun guztion alde lan egingo” dut.